XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANTONIO - Ezin, ordea, aita.
- Txalopa bat ere ez da ageri itxaso guztian ta...
XABIER - Goazen, Antonio... Goazen poliki-poliki....
Antonio lagun, nekezko pauso batzuek emango ditu Xabier'ek.
Iruditegi-erdira iristen danean, ondarretan, eta Euskal erria'ren onetan, eseriko da poliki Xabier.
XABIER - Alperrik da, bai, Antonio... Ez daukat indarrik....
- Ez daukat Txina'ra joaterik....
- Ez ote-luteke txinatarrak nere abotsa entzungo....
(Ta gurutza jasoaz).
- Ona emen, txinatar maiteok, egiazko Jaungoiko onaren irudia.
- Maite ta gurtu ezazute....
- Eskua jeitxiko du lenengo, ta gero, poliki-poliki etzango da luze ondarretan.
- Arri aundi bat izango du buruko, burua jasorik euki dezan....
XABIER - Agur, Antonio... Agur txinatar maiteok... Agur, ama... Agur, Naparroa... Agur Euskal-erria....
Burua pixka-bat alboratu, ta illik geldituko da Xabier....
Iruditegiko guztiak belaunikatuko dira.
Lur-gañean luze gelditu dan Xabier'en ezkerreko eskuari muxuka ekingo dio Antonio'k.
EUSKAL-ERRIA - Il da zure semerik leialena, Naparroa....
- Zurea dezu... Itxi zaizkiozu, ba, zuk, begiak....
- Eta Euskal-erria'k esan bezela, egingo du Naparroa'k.
EUSKAL-ERRIA - Laister egin bearko dezu, zuk ere, Eneko'rekin, nere alaba Gipuzkoa orrek, zure aizpa onek Xabier'ekin orain egin duana....
ZAPIA 1959'garren urteko Dagonilla'n.